Jai Zoriontsuak!

2025/12/19

Gaur oso egun berezia bizi izan dugu 2025ari agur esateko. Papa Noel, Olentzero eta Mari Domingi bisitan etorri dira eta ilusioz, irribarrez eta opariz bete dute eskola.

Gainera, Guraso Elkarteak prestatutako txokolate gozoarekin lagundu dugu goiza.

Gero herrira atera gara abestera, garai honetako abesti tipikoak eta une onak partekatuz... baina euriak uste baino lehenago bisitatu gaitu.

 

Euriak ez du eguna erabat zapuztea lortu, eta eskolara itzultzean, handiek eta txikiek elkarrekin lan egin dute apaingarriak egiten.

 

✨Jai zoriontsuak, gozatu atsedenaz eta bueltan ikusiko dugu elkar✨