Gau Beltza eta Halloween

2025/10/31

Aste honetan gure korridoreak kalabazaz, armiarmaz, saguzarrez eta ilusio handiz bete dira. Gau Beltza eta Halloween ospatu ditugu. Eskola, ikasle eta irakasle guztien laguntzarekin apaindu dugu eta izugarri polita geratu da!

 

Bide batez, eskerrak eman nahi diogu Guraso Elkarteari, Istorio eta Marrazki Ikaragarrien II. Lehiaketaren antolakuntzarekin parte hartzeagatik. Lehiaketa horrek gure ikasleen sormena eta parte-hartzea sustatu ditu. Eskerrik asko!