Leireko monasteriora eta Irunberriko arroilara txangoa

2024/12/12

Pasa den ostegunean, abenduaren 5ean, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek goiz atsegin bat pasa zuten Irunberriko arroilako bidezidorretik paseatzen eta Leireko monasterioa bisitatzen.
Arroilan, gure gidariarekin batera, ikasleak antzinako trenen tunelen artean ibili ahal izan ziren, eta prismatikoekin ikusi zituzten arroilaren gainetik hegan egiten duten sai arre ikusgarriak.
Leireko monasterioan, Erdi Aroko klausurako fraide baten bizimodua eta arkitektura (kripta, klaustroa eta eliza) ezagutu zituzten.
Zortea izan genuen, eta egun eguzkitsua egin zuen. Ikasleek bidaiaz gozatu zuten.
Argazki atalera joan zaitezkete irudi gehiago ikusteko.