Inauteriak musikaren erritmoan - CPEIP Príncipe de Viana HLHIP Olite - Ikasnova
Inauteriak musikaren erritmoan - CPEIP Príncipe de Viana HLHIP Olite
Inauteriak musikaren erritmoan
2026/02/13
Gaur Inauteriak ospatu ditugu eskolan. Euriak barruan egitera behartu gaitu, baina ez da alaitasunik ezta musikarik falta izan.
Herriko Musika Bandaren 175. urteurrena ospatzeko, musikari omenaldia egin nahi izan diogu, eta eskola benetako soinu jaialdi bat bihurtu da. Maila bakoitzak musika estilo bat irudikatu du: Afrikako musiken indarretik hasi eta mendebalde urruneko country doinuetaraino, popa, rocka, Indiako musika, rapa eta musika urbanoarekin batera.
Gainera, Erriberriko Musika Eskolako irakasle eta ikasleen parte-hartzea izan dugu. Miel Otxin eta Momotxorro ere atera dira, egunari ohiko xarma tradizional eta festiboa emanez.
