Makeda DJaren lantegia LHko 5. mailan

2026/05/14

LHko 5. mailako ikasleek lantegi aberasgarri batean parte hartu dute Jimena DJaren eskutik (artistikoki Makeda izenez ezaguna). Gaztelania eta Literatura arloan poesia eta rapa landu ondoren, ikasleek DJen mundura eta hip hop kulturara gerturatzeko aukera izan dute, ikuspuntu hezitzaile eta sortzaile batetik.

Lantegian zehar, Jimenak hip hoparen jatorria eta balioak azaldu dizkie, bizikidetzan, errespetuan eta kulturartekotasunean arreta jarriz. Gainera, ikasleek musika-sorkuntzaren prozesua bertatik bertara esperimentatu ahal izan dute: guztien artean abesti propio bat sortu dute eta datozen asteetan grabatuko duten musika-oinarria aukeratu dute.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari proposamen bikain honengatik eta, bereziki, Jimenari, bere ezagutza, esperientzia eta gogo bizia gure ikasleekin partekatzeagatik.

Asko gozatu dute esperientziarekin!