Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako aurre-inskripzioa

2025/02/15

Martxoaren 17tik 21era (data baieztatzeke), Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak aurre inskripziorako epea irekiko du, bai Haur Hezkuntzako 1. mailarako, bai Lehen Hezkuntzako 1. mailarako ere. Horretaz gain, ikastetxez aldatzeko prozesua ere irekitzen da.

2025/2026 ikasturteko aurre inskripzioa prozesua

Gure eskolan hurrengo ikasketak eskaintzen dira:

  • D eredua: irakasgai guztiak euskaraz.
  • A eredua: irakasgai guztiak gazteleraz eta euskera irakasgai bezala (astean 4 saio).
  • G eredua: irakasgai guztiak gazteleraz.
  • Ingelesez Ikasteko Programa (PAI): hiru ereduak PAI dira, beraz, ingelesarekin hasten dira atzerriko hizkuntza bezala.
Prozesua nola egin jakiteko, Nafarroako Gobernuak webgune bat jarriko du. Oraingoz ez dago erabilgarri, baina gure web orriaren bidez jakinaraziko dizuegu gaitzen dutenean. 

Dena den, puntu garrantzitsuenak hurrengo lerrotan aipatzen dizkizuegu:

  1. Ziurrenik martxoaren 2. edo 3. astean izango da (data zehatzen informazioa bidaliko dizuegu Hezkuntza Departamentuak komunikatzen dizkigunean).
  2. Aurrematrikulazioaren tramitazioa online izango da (hala izan da azkeneko urteetan). Hala ere, laguntza behar duten familientzat eskolako administrariaren laguntza eskainiko dugu. Administrazioaren ordutegia 9:00etatik 14:00etara da.

Edozein zalantza argitzeko, eskolako administrazioarekin jar zaitezte harremanetan 948741709 telefonoaren bitartez edo eskolako korreo elektronikora, cpolite@educacion.navarra.es korreo bat bidaliz