Agate Deuna

2025/02/09

 Joan den otsailaren 4an gure ikastetxeko ikasleak patiora atera ziren Santa Ageda bezperan abestera. Ondoren, D ereduko ikasleek eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako A ereduko ikasleek gure herriko kaleak girotzen jarraitu zuten "La Milagrosa" zaharren egoitzara iritsi arte. Eguna amaitzeko, Fosal plazan hamaiketakoa jan eta erroskillak banatu zizkieten.